Globernance, Gobernantza Demokratikoaren Institutua, hausnartzeko, ikertzeko eta ezagutza hedatzeko zentro bat da. Bere helburua da ikerketa egitea eta prestakuntza ematea gobernantza demokratikoaren gaian, gure garaiko pentsamolde politikoa berritze aldera. Zenbait ikerketa lan egiten ditu, hala nola batzarrak, ikastaroak eta hitzaldiak, betiere gobernantzaren ideiari buruz, horren dimentsio guztietan.
XEDEA
Institutuak elkargune bat izan nahi du, bertan hitz egiteko eta ezagutza partekatzeko. Horretarako, ikerketa sozial eta politikoaren gaian munduko erreferentzia diren zentroetako batzuekin ari da sare-lanean. Elkarlanean ari da erakunde eta enpresekin berrikuntza soziala eta gobernantza demokratikoa bultzatze aldera.
GIZARTEA ANTOLATZEKO MODU BERRI BATERANTZ
Gobernantzaren kontzeptua, modu zabalean ulertuta, aldaketa sakon bati buruzkoa da, bai gizarte ekintzan, bai gizarte garaikideak gobernatzeko moduetan. Horiek birkokatu behar dira estatuak, merkatuak eta gizarteak osatutako esparru batean, baita globalizazioak, europartzeak eta interdependentziak markatutako testuinguru batean ere. Zientzia politikoan, gobernantzak estatalitatearen eraldatze bat adierazten du demokrazietan; izan ere, molde hierarkiko eta subiranoetatik lankidetza gehiago eskatzen duten modalitateetarantz igaro beharrean dago.
POLITIKA ERALDATZEA, ERRONKA BAT
Nola integratu aktore guztiak eta zer neurritan? Nola antolatu zenbait gizarte esparru (ekonomia, kultura, politika, komunikabideak) eta erakunde maila desberdinak? Ekintza interdependenteak dituzte aktoreen artean komunikazio eta lankidetzako prozesuak ulertzea eta gobernatzea da xedea. Botere politikoa ezeraginkorra eta hutsala da, eta gobernantzaren kontzeptuak, hain zuzen ere, egoera hori salbatzeko aukera adierazten du gaur egun; izan ere, politika berreskuratu nahi du, aldi berean sakonki aldatuta.