Aurrekariak

2014ko maiatzean ospatu ziren Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak zirela eta, Globernance, Gobernantza Demokratikorako Institutuak, San Telmo Museoa eta Europako Zuzenbide Ikasleen Erakundearekin (ELSA)batera, EUROPAR ELKARRIZKETAK jardunaldia ospatu zuen. Proiektuaren xedea Europaren etorkizunaren inguruko eztabaida sortu eta sustatzea zen; modu ireki eta disziplina anitz jorratuz.

200 pertsona baina gehiagok hartu zuen parte, bai bertaratuz, eta baita modu birtualean ere; 100 pertsonek streaming bitartez jarraitu zuten eta baita Twitter kanala erabiliz ere, #GlobernanceEU hashtagarekin aintzakotzat hartuz.
Nazioarte mailan ezagunak diren aditu askok hartu zuen parte bertan; gai ezberdinetatik etorritako pertsonaia azpimarragarriak; Juan José Álvarez abokatu eta katedraduna, Gabriel Ruiz Múgica arkitektoa; Antonio Vitorino, Justizia Komisario ohia; Tere Irastortza, olerkaria. Parte hartzaileek eztabaidan beraien iritzia eta galderak azaltzeko aukera izan zuten, “zure ideiaren alde eman bozka” inkestaren bitartez, hauteskundeen antzezpena eginez. Ekimen honi esker, pentsakera, hausnarketa eta ideia asko jasotzeko aukera gauzatu zen.