GEMMA TORRES, Filologian Doktorea
Artikulu honen izenburuak Marguerite Yourcenarren liburu zoragarri baten tituluan du jatorria, eta Alexis Tsiprasek bizi duen egoera berbera (zaila) deskribatzen duela dirudi. Greziarrek aukeratu berri duten presidenteak lan gogorra du aurretik; “tragedia” hitzak duen esanahiaren intentsitatearekin berdindu genezakeen lana, alegia. Edonondik begiratuta ere, ezin izango baitu inoiz bukaera positiborik izango. Grezian gertatzen ari dena benetako tragedia da…Greziar tragedia, bai.
Yiannis Stamatakos greziar politikan adituak herrialde heleniarrak bizi duen egoera larriari egin zion so hasieran; horretarako, hainbat datu eman zituen: 170%eko zor publikoa du BPGrekiko; ETEen (enpresa txiki eta ertainen) %30a desagertu egin da, gazteen langabezi tasa %50ekoa baina altuagoa da, 100.000 zientzilarik herrialdea utzi egin behar izan dute atzerrira joateko, soldatek etengabeko beherapenak jasan dituzte…Nazioa benetako gizarte krisian ari da pairatzen.
Egoera hau aintzakotzat hartuz ospatu dira greziar hauteskundeak, eta Syriza koalizioa gehiengo absolutua lortzetik benetan gertu egon da. Emaitzen inguruan galdetu diotenean, Yiannis Stamatakosek greziar hiritarren nekea azpimarratu du; bere ustez, greziar hautesleek Tsipras aukeratzeko erabakiaren atzean arrazoi nagusi bat zegoen: edozein aukera zen orain arte ezagututakoa baina hobea. Herrialdeek galtzeko deus ez dutenean, egoera arriskutsua bizi daiteke.
Globernancek antolatutako hitzaldian, Yiannis Stamatakos ezezik, Juan José Álvarez, Daniel Innerarity eta Katerina Yiannibas moderatzailea ere egon ziren jardunaldian. Momentu jakin batean, elkarrizketak, norantza aldatu eta beste puntu batera jo zuen (ez genuen besterik espero Socrates eta Platonen herriarekin erlazionatutako hitzaldian) galdera mota ezberdinak azaleratuz: Nolako Europa nahi dugu? Bizi dugun Europa asimetrikoan ba al dago elkar ulertzeko aukera? ¿Quo vadis Europa? Elkarrizketak funtsezko galdera filosofikoetan oinarritutako kutsua hartu zuen: Nor gara? Nondik gatoz? Nora goaz?
Ez dago zalantzarik Europak bere proiektua berregin behar duela. Bai Stamatakos, baita Álvarez eta baita Innerarity ere iritzi berekoak ziren: Europa beharrezkoa da, baina berregitea ezinbesteskoa da. Baina…arrazoia al dute alemaniarrek greziarrei zorra ordaintzeko eskatzen dietenean? Ziur aski, bai. Ez al du greziar herriak dagoeneko zigor handiegia jaso? Baita ere; batik bat zortzi urtetan zehar neurri zorrotzak pairatu arren, zorrak gora egin duenean. Nola amaituko dugu egoera honekin? Hori da Syriza eta Europar Batasunak aurrean duen erronka eta lana.
Hitzaldia benetan zirraragarria izan zen. Eta hori dela eta, hausnarketa honekin batera, hurrengo kapitulua ikusteko deialdia egin nahi dizuet.
Aviso legal: Durante cada sesión de los Diálogos Europeos, participantes que provienen de diferentes realidades y mundos, algunos presentes y otros que participan virtualmente a través de streaming, están invitados a redactar un post, una culminación de sus propias opiniones y reflexiones del debate. Estas opiniones son lo que constituyen los e-Diálogos. Las opiniones y reflexiones expresadas por los contribuyentes de e-Diálogos son exclusivamente suyas y no reflejan las opiniones del proyecto Diálogos Europeos o de los organizadores. El proyecto Diálogos Europeos no es responsable por la exactitud de cualquiera de la información aportada por los colaboradores e-Diálogos. Si deseas enviar tus propios pensamientos y opiniones, por favor envíenos un correo electrónico: info@europeandialogues.eu.