Malin Jönsson
Europar Batasuneko enpresa batek atzerrian giza eskubideak urratzen dituenean gaur egungo sistema juridikoak justizia bermatzen ez duela ez dago zalantzarik. Lehenengo formakuntza saioaren ostean Batasunetik at dauden herrialde horietako biktimek pairatzen dituzten ondorio latzak ezagutzeko aukera izan nuen. Teorian, nazio mailako auzitegiek badute eskumena urraketa horien aurrean justizia bermatzeko, baina praktikan arazo ugari sortzen dira: horien artean, jurisdikzio falta edota normakuntza egokirik eza, alegia. Baina badira bidean sortzen diren beste hainbat oztopo: gatazka armatuak, korrupzio kasuak, baliabide urriak… Benetako justizia bermatzerako garaian, horrek guztiak prozesua erabat baldintzatzen du; bai kasuari hasiera eman eta baita honen garapenean eta amaieran ere. Aztertutako kasuek agerian utzi zuten giza eskubideen urraketen alor honetan sakontzeko eta ikertzeko ezinbesteko beharra.
Giza eskubideak bermatzeko modu alternatiboak planteatu ziren; justizia mekanismoetatik at zeudenak, alegia. Gaur egun kasu hauetan aplika daitekeen ebazpen ugari dago. Horien artean, arbitrajea; eremu ezberdinetan erabili izan ohi da, baina ez du arrakastarik izan giza eskubideen alorrean. Bere aplikaziorako arazo handiena epaileen beraien borondatea eta parte hartzea da. Epaile falta oztopo larria da momentu honetan soluziobidea aurkitu nahi badugu.
Zentzu honetan, geure buruari epaileen gaitasun eta esperientziaren inguruan galdetu beharko genioke, izan ere, auzitegi guztiak ez dira giza eskubideetan espezialistak. Honi, era berean, gardentasuna, baimenen gaia eta azken erabakiaren aplikazioaren inguruko galderak gehitu beharko genizkioke. Gardentasunaren arira, galdera garrantzitsu bat egin beharko genuke: giza eskubideen urraketa kasu larriak ematen diren kasuetan auzitegi komertzial batean publikoki eztabaidatzea ongi al dago bertako ondorioak benetann auzia ezagutu behar dutenak inoiz ezagutuko ez badute ere?
Ikerketa sakona exijitzen dituzten galderak dira, alegia. Hala ere, formakuntza saioa entzun ondoren, aurrean ditugun aukerak oztopoak baina gehiago direla esan dezaket.
Amaitzeko, giza eskubideen alorreko azterketa eta analisietan inbertsioa egitea ezinbestekoa deritzot; oraindik ez baitago ikerketa nahikoa. Giza eskubideen eta enpresaren arteko erlazioari ez zaio behar bezalako garrantzia eman. Hori dela eta, gai honetan heziketa nahitaezkoa ikusten dut; ez ikasleentzat soilik, gizarteko interes talde guztientzat baizik.
Aviso legal: Durante cada sesión de los Diálogos Europeos, participantes que provienen de diferentes realidades y mundos, algunos presentes y otros que participan virtualmente a través de streaming, están invitados a redactar un post, una culminación de sus propias opiniones y reflexiones del debate. Estas opiniones son lo que constituyen los e-Diálogos. Las opiniones y reflexiones expresadas por los contribuyentes de e-Diálogos son exclusivamente suyas y no reflejan las opiniones del proyecto Diálogos Europeos o de los organizadores. El proyecto Diálogos Europeos no es responsable por la exactitud de cualquiera de la información aportada por los colaboradores e-Diálogos. Si deseas enviar tus propios pensamientos y opiniones, por favor envíenos un correo electrónico: info@europeandialogues.eu.