Beldur sentsazioa etengabe sentitzen den tokiak aurkitzen diren tokiak daude munduan; eguna, gaua, loa, egunsentia, gosea, maitasuna, arnasa bera.
Itxaropena, ilusioa eta bizitzeko grinak mugak dituzten lekuak.
Badaude, munduan…beldurra ematen duten lekuak.
Nortasuna ahaztu duten pertsonak daude mundu honetan; nolakoak ziren, zer maite zuten, beren desioak ahaztu dituztenak.
Gizon eta emakume izateari utzi dioten pertsonak daude mundu honetan; alboratu, alde batetara utzi, ezikusi egin, banaketa eta truke prozesuetan, negoziazioetan, onartu edota ukatu egiten diren pertsonak.
Badaude mundu honetan beldurra duten pertsonak.
Era berean, badaude mundu honetan beraien “beldurrak” balio handiagoa dutela uste dutenak; kalitate gehiago dutenak, behar eta atentzio gehiago eskatzen dutenak, alegia. Pertzepzio honek, boterea, baimena, autoritatea eta baimena legitimatzen dituztela uste dute, nagusitasuna eta pribilegioak bermatuz.
Badaude munduan beldurra ematen duten pertsonak.
Beraien beldurrei aurre egiten dieten pertsonak daude mundu honetan; itxaropen ezari aurre egiten dietenak… Aurre ez egitearen alternatiba bakarrak beldurra, izua, ematen baitie; barrutik jaiotzen den zerbait da. Zure alde, zure ingurukoen alde, besteen alde, haien alde egiten duzu borroka.
Eta badaude, mundu honetan, besteen beldurrei aurre egiteko beren bildurren kontra borrokan ari direnak.
Borrokan ari diren pertsonak, aurre egiten dutenak, beldurrei aurre egiten dietenak. Pertsonak ez bezala, beldurrak ez du bereizketarik egiten, ez du bata edo bestea hautatzen, ez du banaketarik egiten.
Badaude, mundu honetan, beldur gabe bizi nahi duten pertsonak.
–Isabel Balingha
Aviso legal: Durante cada sesión de los Diálogos Europeos, dos participantes que provienen de diferentes realidades y mundos, algunos presentes y otros que participan virtualmente a través de streaming, están invitados a redactar un post, una culminación de sus propias opiniones y reflexiones del debate. Estas opiniones son lo que constituyen los e-Diálogos. Las opiniones y reflexiones expresadas por los contribuyentes de e-Diálogos son exclusivamente suyas y no reflejan las opiniones del proyecto Diálogos Europeos o de los organizadores. El proyecto Diálogos Europeos no es responsable por la exactitud de cualquiera de la información aportada por los colaboradores e-Diálogos. Si deseas enviar tus propios pensamientos y opiniones, por favor envíenos un correo electrónico: info@europeandialogues.eu.