GIZA ESKUBIDEEN AURKA MULTINAZIONALEK EGITEN DITUZTEN URRATZEAK, EUROPAR ELKARRIZKETEN BIGARREN EKITALDIAN

  • Antonio Vitorino arduratuko da, Europako Batzordeko Justizia Komisario ohia, bigarren elkarrizketa hau zabaltzeaz
  • Jardunaldian aztertuko diren gaien artean, Prestige petrolio-ontziaren isurketa eta Bangladesheko Rana Plaza ehungintza-fabrikaren kolapsoa

Globernance Institutuak, Donostia / San Sebastián 2016 fundazioak eta San Telmo Museoak aurkezten dute Europar Elkarrizketen bigarren ekitaldia, 2014an hasitako DSS2016EU kultur egitasmoaren barruan dagoen proiektua; eta laguntzaile dute San Telmo Museoaren Erronken atala. Europar Elkarrizketek, formatu ireki eta partizipatiboko konferentziak izanik, EBak aurrean dituen erronkarik berehalakoenak aztertzen dituzte. Oraingo honetan, egitasmoan batera arituko dira Globernancek gidatzen duen proiektuarekin, Human Rights in Business.

LOGOHUMAN_CMYK

Bigarren elkarrizketa hau, aurrekoa baino formatu zabalagokoa, otsailaren 19an eta 20an izango da Museoan, eta prestigio handiko profesionalak izango ditugu giza eskubideen urratzea eta nazioarteko merkataritza aztertzen, jakintza-alor anitzeko ikuspegi batetik. Horretan arituko dira zuzenbidea, enpresa eta gizarte zibila uztartzen dituen eremuko adituak, zeinek kasu zehatzen bidez adieraziko duten beren ezagupena. Mintzaldi horietako batzuek Prestige petrolio-ontziaren isurketa eta 1.138 langileren heriotza eragin zuen Bangladesheko Rana Plaza ehungintza-fabrikaren kolapsoa izango dituzte aztergai.

 

Hala, beraz, Elkarrizketetan hausnartu egingo da enpresa multinazionalek giza eskubideak urratzen dituztenean, EBaren barnean zein kanpoan, justizia erdiesteko zer aukerak dauden, korporazioen betebeharrak zein diren, mekanismo ez judizialek eta arbitrajeak efikaziarik ba ote duten eta giza eskubideak urratzen direnean, gizarte zibilak zer duen eginkizun.

 

Sare sozialen bidez parte hartzea

Jardunaldien izaera ireki, doaneko eta partizipatiboarekin bat etorriz, hiritarrei beren galderak aurrez hizlariei helarazteko aukera eskainiko zaie Twitter [@EUdialogues] edo Facebook [European Dialogues] bitartez.

Aztergaiei eta hizlariei buruzko informazio gehiago hemen:

Ekitaldiak streaming bidez zuzenean ikusteko:

 

Elkarrizketak hitzartzeko:

943243674 / 648651755

 

Artikulua gustatu bazaizu, esaiguzu.

Partekatu

Erlazionatutako artikuluak

Munduko gobernantzan joera berriak: Europaren politizazioaMaiatzar …