A lo largo del Ciclo Diálogos Europeos, celebrado en mayo en el Museo San Telmo de Donostia-San Sebastián, se ha fomentado la participación activa del público a través de distintos métodos.
En esta carta podéis leer las aportaciones más destacadas de los y las participantes. Estos resultados serán transmitidos a las instituciones más cercanas.
Donostia – San Sebastián, 10 de Julio de 2014
Ordezkari agurgarriak:
Europako Parlamenturako Hauteskundeak izan diren hilabetean, Gobernantza Demokratikoaren Institutuak (GLOBERNANCEk), San Telmo Museoarekin eta Zuzenbide ikasleen europar elkartearekin (ELSArekin) lakidetzan, hainbat jarduera interdisziplinario eta parte-hartzaile antolatu ditu: Europar Elkarrizketak. Adin eta profil askotariko pertsonek eztabaidatu eta hausnartu dute ondorengo galderen inguruan: Zer da Europa?, eta, norantz goaz?
2014ko maiatzean egin den ziklo horretan, ehunka pertsonek hartu dute parte aurrez aurre Europar Batasunaren eraikuntzaz, egituraz eta adierazpideez eztabaidatu asmoz: 250 pertsona elkartu dira, horietatik erdia 20 eta 30 adin tartekoak; ehun pertsona inguruk jarraitu dute eztabaida on line, streaming bidez; beste hainbestek esku hartu dute Twitter bidez (#GlobernanceEU). Hainbat jakintza adarretako hizlariak izan dira bertan: Juan Jose Alvarez, abokatua; Gabriel Ruiz Mugica, arkitektoa; Antonio Vitorino, Europar Justizia-Komisario ohia; Tere Irastortza, poeta. Halaber, parte-hartzaileek eztabaida aberastu dute hautestontzi itxurako kaxa batean eurek beteriko inkestaren bitartez. Eta horrela, hautes-jardueran egiten den praktika adierazgarriena sorberritu dute. Metodo horren bitartez, partaideen ezinegonak eta pentsamendu itxaropentsuak jaso ahal izan ditugu.
Herritarren ekarpen eraikitzaileak eta bideragarriak mahai gainean jartzea da gutun honen asmoa. Gure nahia zera da: ekarpen horiek esparru politikoa eragiteko ahalmena edukitzea. Gutun hau, herritar aktiboen eta politikarien arteko eztabaida sortzeko aukera bezala hartu dezazuen nahi dugu.
Dudarik gabe, Europar Batasunaz gehiago jakiteko grina dute partaideek. Zehazki, ikusgaitasun eta eskuragarritasun handiagoa eskatzen dute ondorengo gaien inguruan: nolakoa da EBaren funtzionamendua; nola eta nork hartzen ditu Europar erabakiak maila politikoan; herritarrentzako onura zehatzak zeintzuk dira; zein da Europar politika eta Estatu mailako politikaren lotura; zer modutan hartzen dira erabakiak. Estatu, eskualde eta tokian-tokiko komunikabideetan europar berrien hedapen handiagoa egitea eskatzen dute (esaterako, EBko saioak, bilerak edo eta erabakiak zuzenean jarraitzeko aukera egotea). Estatu mailako eta tokiak-tokiko politika “europartzeko” interesa agertu dute, hala nola, interes komunak zeintzuk diren identifikatu eta garatu (Estatu eta tokian-tokiko interesen gainetik). Gainera, nabari daiteke, jendeak ondorengoaren gainean gehiago jakin nahi duela: zerga sistemaren batasuna; federalismoa; europar identitatea; plurilinguismoa; lobby-en presioa; emplegu sorkuntza eta EBko atzerri politika.
Hausnarketan sakondu aldera, gutun honi erantsita topatuko duzu partaideen iritzien inguruko erregistroa. Zure iritzia jakiteko gogoz gaude eta herritarren interesak kontuan hartuko dituen irtenbide demokratiko bat nola garatu daitekeen ikertu nahi dugu.
Adeitasunez,