Giuseppe Traverso Saibante
Ingurumen abokatua eta “coach”.
www.vitanimae.com
Europar Batasunarekin erlazionatutako berri gehienak pertsonen emozioak ikutu nahi dituzte; bertan izan nahi baitute eragina; segurtasunarekin eta ekonomiarekin erlazionatutako berriak gainontzen dira, Greziarekin gertatzen den moduan; honek, zuzenean, pertsonen bizi-kalitatearekin erlazio zuzena izan ez arren.
Europako hiritarren gehiengoak ez du Batasunaren inguruko informazio egokirik, ezta formakuntzarik ere; ez bere misioaren inguruan, bere funtzioen gainean eta ezta bere eskumenei buruz ere
Kontestu honetan, ondorengo zalantzak sor dakizkiguke Europa eta bere hiritarren inguruan:
- Zer da eta zer irudikatzen du Europar Batasunak hiritarrarentzat?
- Zein onura sentitzen dute hiritarrek Europar Batasunaren kide izateagatik?
- Zein dira proiektua garatzen uzten ez dituzten hiritarren beldurrak?
Erantzun hauek ezagutzeak hiritarren beharrak eta kezkak ikertzera behartzen gaitu eta horretarako hainbat gailu eta erakunde ditugu; Eurobarometroa edota Europako Batzordea, esaterako. Europaren inguruko informazioa jasotzeko bitarteko guztiak baitituzte.
Informazioa jaso eta ondorioak ateratzeak, gizartearen ongizatea bermatzeko neurriak hartzeko soluziobideak ezagutzeko gai izango ginateke; momentu honetan, Europar Batasunak dituen eskumenak azaldu beharko lirateke: esklusiboak, partekatuak edota euskarri konpetentziak (Tratatuan daudenak, alegia).
Aitzitik, EBak erabakitzeko ahalmen eta betebeharrak izan arren (direktiba, erabaki eta erregelamenduen bitartez), nork hartzen ditu benetan erabakiak?
Batzorde, Kontseilu eta Legebiltzarrak dituzten funtzio konkretuetan hausnarketa sakonik egin gabe, ez dago zalantzarik EBren rolen nahasmena dagoela. Hiritar askok, oraindik ere, Batzordeak (aukeratua izan ez den erakundeak), legeak egiteko boterea duela uste du. Ezaguera gabezi hori beste gai batzuetara zabaltzen da, aurrekontuetara, esaterako: Erresuma Batuetako jendeak Europar Batasunaren aurrekontua bere herrialdekoa baina handiagoa dela uste baitu.
Ulertezintasunak eta ezagupen gabeziak EBren inguruko pertzepzio okerretera garamatza; eta ez soilik okerrak, negatiboak baizik, egia ez diren usteetan oinarritutako informazioa dela eta.
EBren gaur egungo pertzepzioa ez da datu eta ekintzetan oinarritzen, hauen gabezian baizik. Halaber, herrialde bakoitzeko politikariek EB beren herrialdeetan konpontzeko gai ez diren gaien errudun bilakatzen dute, ekonomia arloan, identitatean eta kulturan oinarritutako argudioak erabiliz. Eta kontuan izan behar dugu EBk ez duela gaitasunik ez eskumenik horietako gai gehienetan; osasunean, hezkuntzan, pentsioetan, hainbat zergetean eta ezta langabezi gaietan ez du inolako botererik, eta horiek dira hiritarren lehenengo kezkak. Ingurumena, haatik, bada kezka garrantzitsua, eta gutxik dakite estatuek aplikatutako legediaren gehiengoa Europatik datorrela.
Honekin ez dut Europak egin dituen eta egingo dituen politika guztiak onetsi eta defendatu (hor aurki ditzakegu merkatu bakarraren izenean onartutako nekazal eta arrantza politikak, non estatu bakoitzaren boterea nabarmenki murriztu den). Nire helburua, guztiek partekatutako informazio eta dokumentazioan oinarritutako elkarrizketa sustatzea litzateke; EBren, bere misioaren eta erakundeen inguruko pertzepzioa eta errealitatea bat izan daitezen;
Paradoxa da informazioaren garaian honen gabezia salatzen ibili beharra (Europari dagokionean).
Estatu bakoitzak Europar Batasuna politika arma moduan darabil; hedabideetan ekonomia eta politikarekin zerikusia duten informazio interesatua zabalduz. Hau ekiditeko erabakiak hartzen dituztenen arteko eta gizartearen arteko komunikazio zuzena beharko litzateke; EBren proiektua ongi ezagutu eta berariazko informazioan oinarritutako ondorioak ateratzeko.
Pertsonek informazio argia behar dute.
Europar Batasunaren rolaren eta eskumenen inguruko informazio argia.
Erabakitzeko ahalmena dutenen informazio argia.
Hiritarren beharrak eta Europak eman diezaiokeen erantzunen/soluziobideen arteko informazio argia.
Europar Elkarrizketek EB proiektuaren informazio gabezi hau lantzeko aukera paregabea dira; ezagupena zabalduz eta komunikazio erremintak proposatuz.
Komunikazioan adituak diren pertsonekin, hurrengo galderak lantzea gustatuko litzaidake:
- Zer egin daiteke EBren proiektua hobeto komunikatzeko
- Zein dira komunikazio erreminta egokienak informazio hori erraza, irisgarria eta interesgarria izan daitezen?
Honen guztiaren arira, hurrengo proposamena egingo nieke Europar Elkarrizketen zikloari; hurrengo taula, nire ustez, ezinbestekoa da hiritarren kezkak eta beharrak eta horren aurrean Europar Batasunak egin dezakeen edo egin duen lana azaltzeko:
Pertsonen oinarrizko beharrak & gizartearen beharrak | EBren eskumena gai honetan | Eskumena izanez gero, zer egin du EBk ? | Zein izan dira berta behera utzi diren eskaerak EBk eskumena izan arren? |
* 2014/2015 urteetan identifikatutako inkestetan.