Eskuin muturraren gorakadak kolokan jarri ditu azken hamarkadetan oinarrizko eskubideen arloan izandako lorpenak, eta kasu batzuetan eta besteetan sendotzea saihestu du, ahaztuta geneuzkan egoeretara zuzenean atzera eginez. Premiazkoa da goraldi horren arrazoiak eta Europa eraikitzeko prozesuan demokrazian izan dituen ondorioak aztertzea. Prozesu horrek, gainera, gainditu egin beharko ditu bere ekialdeko mugako gatazka belikoaren ondorioak.
Gai horretan sakonduko dugu datorren ekainaren 2an, 19: 30ean, Donostiako San Telmo Museoan egingo dugun elkarrizketan..
Oraingo honetan, lagun izango ditugu:
- Michael Wieviorka. Parisko Gizarte Zientzietako Goi Ikasketen Eskola
- Beatriz Acha. UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Lan Saila
- Javier Imizcoz (parte hartu eta gidatu). UPV/EHUko Historia Garaikidea Saila
San Telmo Museora hurbiltzera animatzen zaitugu aditu horien ahotsa entzutera eta ondorengo solasaldian parte hartzera. Sarrera librea lekua bete arte.