Nire ondorioak: Giza eskubideak eta merkataritza

Susana Sánchez

Justizia ikuspegia aintzakotzat hartuz, giza eskubideen alorra bai nazio mailan eta baita nazioarte mailan ere oinarrizkotzat jo daitekeen arlo garrantzisuena da. Guztiok dugu hau buruan, baina oso gutxi dira benetan eskubide hauen mamia ezagutzen dutenak eta are gutxiago egunerokotasunean aplikatzen dutenak.

Otsailaren amaieran enpresa eta giza eskubideak erlazionatzen zituen jardunaldietara joan izanak eskubide hauen esanahia sakonago ezagutzeko balio izan zidan. Saioen amaieran adierazi nuen moduan, nire zuzenbide eta enpresaritza ikasketak amaitu ondoren, giza eskubideen gaia non koka ezinik aurkitzen nintzen; beti jakin izan dut zertan oinarritzen diren, baina inork ez dit inoiz azaldu berauen aplikazio zuzena.

Gehiegikeria hauek ekiditeko erremintak daudela ikasi dut; bai EB mailan, eta baita Batasuneko funtzionamendutik at. Eskubide-abusu larri hauei soluziobidea ematerako garaian justiziaren alorrean sortzen diren arazoak ulertu ditut. Ehundaka pertsonen eskubideak urratu ondoren inolako zigorrik jaso ez duten enpresen kasuek harritu naute; legez beterik dagoen gure ordenamendu juridiko zail eta konplikatua aintzakotzat hartuz, eskumen eza besterik ez alegatuz… Giza eskubide hauek urratzea, maiz, munduko hiritar zibilizatu moduan portatzea baino errentagarriagoa gertatzen dela ohartu naiz.

Badaude gehiegikeria hauek ekiditeko bitartekoak, gailuak. Egunero ezberdintasunak ezabatzeko lanean ari diren erakundeak; enpresa eta langilearen arteko erlazioan ahulena babesteko borrokatzen duten erakundeak. Arazoa, nire aburuz, pertsonak dira. Mozkin ekonomikoak giza bizitzaren aurrean jartzen dutenak, osasunaren aurrean, edota osotasun fisikoaren aurrean.

Benetan gutxirako balio dute hiritarren eskubideak babesteko sortutako lege, kode, hitzarmenek, hitzemate eta nazioarte mailako erakundeak gure inguruko pertsonez arduratzen ez badira.

Afrika hegoaldean bizi nai; mundu mailako konstituzio demokratikoena duen herrialdean, ostadarraren nazioan, beti hobetzeko eta gainditzeko grina duen herrialdean, nazioarteko komunitatearentzat islada izan daitekeen tokian. Eta hementxe ohartu naiz, giza eskubideen urraketek ez dietela ez lege ezta erakundeei kasu egiten. Arazoa: gizakia.

 


 

Aviso legal: Durante cada sesión de los Diálogos Europeos, participantes que provienen de diferentes realidades y mundos, algunos presentes y otros que participan virtualmente a través de streaming, están invitados a redactar un post, una culminación de sus propias opiniones y reflexiones del debate. Estas opiniones son lo que constituyen los e-Diálogos. Las opiniones y reflexiones expresadas por los contribuyentes de e-Diálogos son exclusivamente suyas y no reflejan las opiniones del proyecto Diálogos Europeos o de los organizadores. El proyecto Diálogos Europeos no es responsable por la exactitud de cualquiera de la información aportada por los colaboradores e-Diálogos. Si deseas enviar tus propios pensamientos y opiniones, por favor envíenos un correo electrónico: info@europeandialogues.eu.

Artikulua gustatu bazaizu, esaiguzu.

Partekatu

Erlazionatutako artikuluak