e-Elkarrizketak: Ingurumenaren jasangarritasuna eta segurtasuna: hainbat erronka

Dr. Xabier Ezeizabarrena

EHU/UPV eta Deustuko Unibertsitatean Ingurumen Zuzenbidean Irakaslea

Email: xabier@ezeizabarrena.eu

http://www.ezeizabarrena.eu

 

2015eko urriaren 22an, San Telmo Museoaren eta Donostia 2016 Kultura Hiriburuaren laguntzarekin,, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuak antolatuta, gaur egun, Parisen ospatzen ari den Klimaren Konferentziaren harira, pil pilean dagoen gaia jorratzeko aukera izan genuen Cristina Narbonaren ekarpenei esker. Aurkezpen eta moderatzaile lanak Xabier Cañok egin zituen, justizia arloko lagunak, alegia; gai honetan ezaguera handia duenak; planetak dituen ingurumen arazoak ondo ezagutzen dituen pertsonak.

Cristina Narbonaren hitzaldiak geure buruan hausnarketarako eta eztabaidarako hainbat gai utzi dizkigu; interesgarri eta sakonak, ingurumen ikuspegitik, bai, baina baita ikuspegi tekniko, sozial eta politikotik.

Ingurumen arriskuak aipatuko ditut lehenik; Narbonak konplexutasun eta gaurkotasun handia dituzten hiru kategoria garatu zituen:

  1. a) Hainbat alorretan ematen den kutsadura, baita osasun publikoan ere.
  2. b) Baliabide naturalen amaierak dakartzan arriskuak. Energia, gai honetan, ardatz bilakatuko da.
  3. c) Naturan ematen diren aldaketek eragindako arriskuak, “planetaren mugak” deitzen direnak; horien artean, klima aldaketa da nabarmenena.

Datu hauek guztiak, ekonomia, gizarte eta iraunkortasunarekin erlazionatutako krisiarekin azaldu eta eztabaidatu ziren; baita energia eredu edota naturako baliabideak zaintzeko beharrekin ere. Ondorio gisa, gure garapen eredua ezbaian jartzea izan zela esan dezakegu.

Muga edota frontera politikoek ingurumen gaietan garrantzia txikia dutela adierazten digute; ingurugiroak ez baitu banaketa geografikoei buruz ulertzen; abian jarritako formulek ez dute balio izan eta atmosfera kaltetzen jarraitu dugu, baita lurzorua, itsasoa edota gure urak ere.

Ingurune hauetan egoera zailagoa egiten da, gizakiak ezin izan baitu naturaren fenomenoen aurka joan, nahiz eta urteetan horretan saiatzen aritu.

Arazoa ez da berria, eta soluziobideak ere ez dira ikuskatzen; are gutxiago krisi orokorra bizitzen ari garen bitartean. Guztiz alderantziz, nazioarteko sistemak ez du inolako neurri eraginkorrik hartzen egoera alda dadin.

Energia alorrean, esaterako, nazioarteko konpromezuak ez betetzeko eta gainera, justifikatzeko, behar energetiko eta ekonomikoak erabiltzen dituzte herrialdeek. Horren guztiaren baitan, estatu bakoitzaren subiranotasunaren mugak noraino iristen diren galdetu beharko genioke estatu bakoitzari; zein diren beraien politika energetikoaren oinarri eta mugak, alegia.

Era berean, garapen egoeran dauden herrialdeek ingurumen arriskuak etengabe ari dira pairatzen beraien biodibertsitean, lehen sektoreko aktibitateetan eta oinarrizko beharretan oinarritutako sektoreetan, nekazaritza eta arrantzan batez ere. Beraien etorkizuna erabat dago hipotekatuta gure ereduak mendeetan eragindako impaktua dela medio. Bien bitartean, nazioarteko krisiari aurre egiteko kontsumo politika bultzatzen dugu guk, politika energetiko eta ekonomiko jakin batzuk abian jarriz.

Nire ustez, bai Nazio Batuek eta baita Europar Batasunak ere ingurumen eta energia alorretan beraien posizioa definitu beharko lukete. Benetako eragile politikoak izan beharko lirateke gai hauetan. Guztion ondasunak eta oinarrizko eskubideak globalizatu nahi baditugu, hauxe izan beharko litzateke beraien ekarpena Zuzenbide eta Justiziaren alorrean. Egia da, baita ere, Zuzenbidea ez dela nahikoa ingurumena eta baliabide naturalak zaintzeko. Ezinbestekoa da tokian tokiko konpromezua; eremu lokaletik globalera igarotzea; arazoekin errotik amaitu nahi baditugu, erabaki globalak edota orokorrak hartu aurretik, emaitzak neurtu ahal izatea da eraginkorrena.

 


 

Aviso legal: Durante cada sesión de los Diálogos Europeos, dos participantes que provienen de diferentes realidades y mundos, algunos presentes y otros que participan virtualmente a través de streaming, están invitados a redactar un post, una culminación de sus propias opiniones y reflexiones del debate. Estas opiniones son lo que constituyen los e-Diálogos. Las opiniones y reflexiones expresadas por los contribuyentes de e-Diálogos son exclusivamente suyas y no reflejan las opiniones del proyecto Diálogos Europeos o de los organizadores. El proyecto Diálogos Europeos no es responsable por la exactitud de cualquiera de la información aportada por los colaboradores e-Diálogos. Si deseas enviar tus propios pensamientos y opiniones, por favor envíenos un correo electrónico: info@europeandialogues.eu.

 

Artikulua gustatu bazaizu, esaiguzu.

Partekatu

Erlazionatutako artikuluak